Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Babexa. Dendari elkartea.
Gabonetako zozketa berezia egingo du aurten ere Babexa Dendari Elkarteak

Gabonetako zozketa berezia egingo du aurten ere Babexa Dendari Elkarteak

Gaur hasi eta urtarrilak 6a bitartean elkarteko dendetan erosketak eginaz parte hartu ahal izango dute bezeroek

Sábado, 16 de diciembre 2017, 01:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Babexa Getariako Dendarien Elkarteak bezeroak zoriondu nahi dituzte eta horretarako Gabonetako kanpaina berezi bat abian jarriko du gaur bertan eta 2018ko urtarrilak 6a bitartean luzatuko da.

Epe horren barne bezeroek erosketak egiterakoan txarteltxo bat beteko dute izena eta telefonoa jarriz eta Errege egunean arratsaldeko 13:00etan egingo da zozketa. Bi helburu nagusirekin egingo da Gabonetako zozketa berezi hau, alde batetik urte osoan bezero izan dituzten herritarrei eskertzeko eta bestetik gogora arazteko denei herriko merkataritza bultzatu beharra dagoela herri bizia eduki nahi badute.

Sariak eta dendak

Zozketa berezi honetako sariak bikainak izango dira, alde batetik, 4 Nekatur bono banatuko dira, nekazalturismo eta landa-etxetara asteburu pasa joateko. Bestetik, 50 euroko 14 opari txartel banatuko dira herriko dendetan nahi den gauzetan gastatzeko.

Babexa Elkarteko ondorengo dendetan egin daitezke erosketak; Amona Maria, Cetaria, Elakno arraindegia, Eroski Aliprox, Eugenio aseguruak, Glu Glu, Harritarte, Izarri, Maisor, Nieves arraindegia, Parafarmazia Maider, Sahatsa, Salanort eta Sopas argidenda. Urtarrilak 6an egindako zozketaren irabazleen izenak Izarri kafetegian egongo dira ikusgai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios