Gabonetako infantil mailako eskubaloi txapelketa bihar

Infanti txapelketa bihar jokatuko da Oiardo kirodegian. /  ARANBERRI
Infanti txapelketa bihar jokatuko da Oiardo kirodegian. / ARANBERRI

Mutilez osaturiko 6 taldek eta neskez osaturiko beste 6k hartuko dute parte

JOSU ARANBERRI USURBIL.

2008. urtean zendu zen Mirotz Ullate Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi jokalariaren omenez eskubaloiko I. Infantil txapelketa antolatu zuen urte bukaera hartan Usurbil Kirol Elkarteak, herriko eskubaloi klubak, eta bihar egun osoan zehar txapelketa honen hamargarren edizioa jokatuko da.

Gure herrian eskubaloia bultza-tzea du helburu ekimen honek eta infantil mailako mutilez osaturiko 6 taldek eta neskez osaturiko beste 6k hartuko dute parte. Bi txapelketetan Usurbilgo infantil mailako taldeez gain, Gipuzkoako Tolosa, Hernani eta Zarautz, Bizkaiko Indupime Basauri eta Nafarroako Anaitasuna taldeek parte hartuko dute.

Hiruna taldeko bi multzo osatu dituzte. Nesken txapelketan Usurbil K.E., Tolosa CB eta Indupime Basaurik osatuko dute A multzoa eta Aiala Zarautz, Hernani ET eta Anaitasuna izango dira B multzoan. Mutilenean, berriz, Usurbil K.E., Tolosa CB eta Indupime Basauri izango dira A multzoan eta Amenabar Zarautz, Hernani ET. eta Anaitasuna multzoan.

Goizeko 9:30ean hasiko dira Oiardon partidak eta egun osoz neurketa ugari izango dira. Partida bakoitzak 12 minutuko bi zati izango ditu, minutu bateko atsedenarekin. Goizean zehar multzo bakoitzeko taldeek elkarren aurkako norgehiagokak jokatuko dituzte. Lortzen duten postuaren arabera jokatuko dute arratsaldean. Bi mailetako finalak 19:20etik aurrera jokatzea aurreikusten da eta 20:00ak aldera sari banaketari ekingo zaio txapelketari amaiera emateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos