Sei futbol talde arituko dira aurtengo denboraldian

Talde nagusiak atzo hasi zuen denboraldia. / K.A.
Talde nagusiak atzo hasi zuen denboraldia. / K.A.

Talde nagusiak 5-1 galdu zuen Zumaian

K.ARRIZABALAGA ZESTOA.

Ostiralean aurkeztu ziren ofizialki Iraetako futbol zelaian herriko futbol taldeak. Aurten sei futbol talde arituko dira lehian, 2 emakumezkoak eta besta lau gizonezkoak izango direnak. Aurten Erregional mailako gizonezko Zestoa B taldea - Kastilla bezala ezagutzen dena- ez da arituko, eta ondorioz gorengoen mailan talde handia izango da, jokalari askorekin.

Atzo hasi zen denboraldia talde batzuentzat, zehatzago esanda kadete mutil eta talde nagusiarentzat. Azken honek derbia jokatu zuen Zumaian, baina gauzak ez ziren ondo joan eta emaitza oso ezkorrarekin, 5 -1, itzuli ziren etxerantz. Ea hurren astean etxean azpeitiarren aurka jokatu behar duten bigarren derbia gauzak hobeto joaten diren. Kadeteak aldiz 0 eta 0 amaitu zuten.

Yoga ikastaroa

Yoga ikastaroak urriaren 2an hasiko dira Zestoan. Astelehen eta asteazkenetan izango dira, printzipioz 17:30etatik 19:00etara, Kultur Etxean. Mertxe Urretak emango ditu ikastaroak. Adin mugarik ez da izango izena ematerako orduan. Informazio gehiago nahi duenak 657722841 telefonora deitu dezala.

Fotos

Vídeos