Futbito txapelketako bigarren jardunaldia bihar jokatuko da

Hasiera. Txapelketako lehen partidaren irudia ostiralean. /  AMAXKAR
Hasiera. Txapelketako lehen partidaren irudia ostiralean. / AMAXKAR

VIII. Floren Memoriala abian jarri zen joan den ostiralean eta bihar jardunaldi berria jokatuko da frontoian

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gure Txeruk antolatzen duen futbito txapelketa joan den astean hasi zen lehen jardunaldia jokoan jarrita. Floren Memorialaren VIII. edizioa betetzen du eta lau partida jokatu ziren herriko frontoian.

Emaitzak ondorengoak izan ziren: Iribar 7 - Txoko 3, Balearri 11 - Dona Doni 1, Astillero 5 - Elkano 9 eta Giroa 3 - Haitze 5. Emaitza hauen ondorioz sailkapena honela gera-tzen da: lehen postuan Balearri hiru punturekin eta atzetik Elkano, Iribar eta Haitze, hauek ere hiru punturekin baian golen diferentziagatik sailkapenean bata bestearen atzetik. Astillero, Giroa, Txoko eta Dona Donik zero puntu dituzte, oraindik lehian hasi gabe dauden Xagu eta Kaia-Kaipe bezala.

Dena den biak estreinatzeko aukera dute bihar, bigarren jardunaldia lehiatuko bai da. Iluntzeko 20:00etan Kaia-Kaipe eta Iribar aurrez aurre (epailea Xaguk), ondoren 21:00etan Elkano eta Xagu (epailea Kaia-Kaipe), 22:00etan Txoko - Giroa (epailea Haitze) eta azkenik 23:00etan Haitze - Balearri (epailea Txoko).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos