Franz Hauk organo-jotzailearen kontzertua gaur eliz parrokian

Franz Hauk. Organo-jotzailea gaur Orion izango da.

Iluntzeko 20:00etan hasiko du kontzertua, artista alemaniarrak egitarau zabala eskainiko duelarik

DV ORIO.

Franz Hauk organo-jotzaile alemaniarrak kontzertua eskainiko du gaur iluntzeko 20:00etan eliz parrokian. Bariko San Nikolas parrokiak antolatu du kontzertua, Udalaren laguntzarekin, doako sarrerarekin.

Franz Hauk musikaria 1955ean jaio zen Neuburg an der Donau herrian (Alemania). Gazterik egin zituen piano eta organo ikasketak Munich-en eta Salzburgon. Irakasle izan ditu, besteak beste, Aldo Schoen, Gerhard Weinberger, Franz Lehrndorfer eta Edgar Krapp.

1988an doktoretza lortu zuen honako tesiarekin: 'Eliza-musika Munichen XIX. mendearen hasieran'. Ingolstadteko elizako organo-jo-tzailea izan da 1982az geroztik eta hango abesbatzako zuzendari ere bai, 1995etik.

Kontzertu ugari eman ditu bai Europan eta bai Estatu Batuetan eta hainbat disko ere grabatu ditu Carlton Classics, Guild eta Naxos diskoetxeekin. 2002an hasita, klaseak eman ditu Municheko Musika eta Antzerki Ikastetxean; eta bertan abesbatza bat abiatu zuen 2003an: Simon Mayr abesbatza.

Gaurko programa

Gaur joko duen programa ondorengoa izango da: Grand Choeur dialogué. Eugène Gigout (1844 - 1925); Scherzo E-Dur. Eugène Gigout (1844 - 1925); Toccata h-Moll. Eugène Gigout (1844 - 1925); In paradisium. Théodore Dubois (1837 - 1924); Fiat Lux. Théodore Dubois (1837 - 1924); Prélude, Fugue et Variation op. 18. César Franck (1822 - 1890); Suite gothique op. 25. Léon Boëllmann (1862-1897); Introduction. Choral Menuet gothique Prière à Notre-Dame Toccata Carillon de Westminster. Louis Vierne (1870 - 1937).

Nikolas de Bari parrokiako ateak zabalik aurkituko dituzue organo-jotzaile alemaniar hau zuzenean entzun nahi duzuen herritar eta bisitari guztiek.

Fotos

Vídeos