Floren Memorialaren 10. jardunaldia gaur jokatuko da herriko frontoian

Hamargarrena. Beste lau partida gaur iluntzean. /  AMAXKAR
Hamargarrena. Beste lau partida gaur iluntzean. / AMAXKAR

GETARIA.

Futbito Txapelketaren 10. jardunaldia jokatuko da gaur ondorengo partidekin; Kaia Kaipe - Xagu (20:00etan eta epailea Dona Doni), Astillero - Dona Doni ( 21:00 eta epailea Xagu), Balearri - Giroa (22:00etan eta epailea Elkano) eta Txoko - Elkano (23:00etan eta epailea Balearri).

Azken jardunaldian, bederatzigarrenean, emaitzak hauek izan ziren, Iribar 4 - Xagu 6, Haitze 2 - Txoko 1, Astillero 4 - Kaia Kaipe 7 eta Dona Doni 4 - Giroa 8. Emaitza hauek kontutan izan da sailkapenaren buruan bakar bakarrik geratu da Giroa taldea 18 punturekin. Bigarren tokian kokatu da Haitze 16 punturekin. Hirugarrenean berdindurik daude 15 punturekin Iribar eta Txoko eta Balearri dute atzetik bosgarren 13 punturekin. Jarraian beste bi berdinketa aurki daitezke sailkapenean, Xagu eta Kaia Kaipek bederatzina puntu dituzte eta Dona Doni eta Elkanok seina puntu. Sailkapeneko azken tokian Astillero dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos