Floren Memorialaren 9. jardunaldia jokoan

Floren Memorialaren 9. jardunaldia jokoan

Lau partida jokatuko dira gaur gaueko 20:00etatik aurrera

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Futbito Txapelketak 9. jardunaldia jarriko du gaur jokoan ondorengo partidekin: Iribar - Xagu (20:00etan eta epailea Txoko), Hai-tze - Txoko ( 21:00 eta epailea Iribar), Kaia Kaipe- Astillero (22:00etan eta epailea Giroa) eta Dona Doni - Giroa (23:00etan eta epailea Kaia Kaipe). Azken jardunaldian, zortzigarrenean, emaitzak hauek izan ziren, Giroa 15 - Elkano 3, Haitze 11 - Dona Doni 8, Balearri 7 - Kaia Kaipe 5 eta Astillero 3 - Iribar 12. Emaitza hauek kontutan izan da sailkapenaren buruan berdinketa dugu, 15 puntu dituzte Iribar, Txoko eta Giroa taldeek (azken honek partida bat gehiagorekin). Ondoren Balearri eta Haitze kokatzen dira 13 punturekin eta seina puntu dituzte lau taldek, Xagu, Dona Doni, Kaia Kaipe eta Elkanok. Azken tokian, oraindik punturik lortu gabe, Astillero geratzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos