Floreaga Salestar Ikastetxean On Bosco jaia eta kultur astea ari dira ospatzen

J.S. AZKOITIA.

Floreaga Salestar Ikastetxean On Bosco jaia eta horren harira; kultur astea ari dira ospatzen. Joan den asteko ostegun eta ostiralean pailazoak (biciclown) eta 'tapoi solidarioa' egin zituzten eta aste bukaeraren etenaren ostean, bihar jarraituko diote egitarauari.

Bihar astelehena, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara Aitor Sarriegi eta Alaia Martin bertsolariak izango dituzte eta asteartean, goizean, Kolonbian izandako Jokin Linaza boluntarioaren hitzaldia dute aurreikusita. Arratsaldean 'Txan' magoa izango dute ikastetxean.

Datorren Asteazkenean emango zaio bukaera kultura aste honi eta horretarako, egunean zehar pelikulak, elizkizunak eta, eguraldiak laguntzen badu, gynkanak izango dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos