Festak eta paellada prestatzeko bilera garrantzitsua egingo da gaur

K.A. ZESTOA.

Festak badatoz eta hau ahal eta ondoen prestatzeko billera berri bat izango da gaur, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean.

Lehendabizi jaietako egitarauari azken ukituak emateko izango da hau, eta ondoren koadrilen eguneko herri bazkaria edo Paellada antolatzeko.

Ekitaldi honetan parte hartu nahi duten taldeek nahitaez azaldu beharko dute gaurko bilerara, bestela ez dute parte hartzeko aukerarik izango paellada honetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos