Fernando Alberdi hirugarren sailkatu da Espainiako izozki txapelketan

GETARIA.

Madrilen ospatu berri da Estatu mailan dagoen izozki txapelketa nagusiaren finala, hau da, 'Concurso Cattabriga & Anhcea al Mejor Sabor Nacional'. Bertan, hirugarren postua lortu du Fernando Alberdik, Getariako 'Dona Doni izozkiak' dendako ordezkariak. Orain dela bi aste lortu zuen finalerako txartela Orensen jokatu zen kanporaketan Getariako izozki dendak eta orain Madrilen onenen parean geratu da, bazter ezberdinetatik joandako beste izozkigile guztien artean. Denera hamaika izan ziren txapelketan eta azpeitiarra oso pozik geratu da lortutakoarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos