Fatiha Hajji Babren lanak kultur etxean daude ikusgai

Erakusketa. Hilaren 21a bitartean bisitatu daiteke kultur etxean./
Erakusketa. Hilaren 21a bitartean bisitatu daiteke kultur etxean.

Marokon jaioa, duela 13 urte Azkoitian jarri zen bizitzen pintorea

DV ORIO.

Fatiha Hajji Baba (Monlay Boussalham, Maroko, 1962) pintorea da. Duela 26 urte utzi zuen Maroko, eta, hainbat tokitatik pasatu ondoren, Azkoitian jarri zen bizi-tzen duela hamahiru urte. Han topatu du horrenbeste urtez bilatu duen lasaitasuna, eta bertan ematen ditu orduak eta orduak pintura-lanak sortzen, beti olio-pintura erabiliz.

Emakumearen, pobrearen eta migratuaren azaletik pintatzen du Hajjik. Deserrian bizi izan dituen bidegabekeriak direla-eta, errazago identifikatzen da «arazoak dituen jendearekin». Koadro bizi bezain ilunak pinta-tzen ditu, gerrak eta miseriak zipristindutakoak; baina, aldi berean, oso alaia du aldartea. Kontraesan horretatik elikatzen da bere sormen-lanetarako. Bere erakusketa maiatzaren 21a bitartean bisitatu daiteke Orioko kultur etxean, goizez zein arratsaldetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos