3. faserako bilera deia luzatu dute ordenantza berria gaur lantzeko

Terrazak. Aztergai izango dira gaurko bileran. /  AMAXKAR
Terrazak. Aztergai izango dira gaurko bileran. / AMAXKAR

GETARIA.

Udalak espazio publikoan erabilera pribatuko elementu higikorrak arautzeko udal ordenantzen lanketaren barne orain arte egindako bi bilera eginak ditu eta gaurko 3. faserako bilera deialdia egin du. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Berdura plazan egingo da.

Nori zuzendua dago? Herritarrei orokorrean (bizilagunak, ostalariak, dendariak eta interesa duen edonor). Deialdi honen helburua bikoitza da, batetik ordenantza proposamena aurkeztu eta atalez atal aurreko bileretan diagnostikatutako korapilo nagusiak askatu diren aztertu eta bestetik parte-hartze prozesuari amaiera eman. Parte hartzeko ez da derrigorrezkoa aurreko bileretara joan da izatea.

Ordenantza honen bitartez besteak beste espazio publikoan kokatzen diren terrazak arautuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos