Fandango, Arin Arin eta Aurresku ikastaroak antolatu ditu Gure Txeruk

DV GETARIA.

Gure Txeru Elkarteak dantzarako gogoa duten guztientzat ikastaro batzuk antolatu ditu. Lehenik eta behin esan behar ikastaro hauetan parte hartzeko lehendik ez dela ezertxo ere jakin behar, hau da, hastapen ikastaroak izango dira, jende berria erakartzeko asmoarekin prestatutakoak.

Adin guztietako pertsonei zuzendua dago, haur, gazte eta heldu. Baldintza bakarra dantza egiten ikastek gogoa izatea da. Ikastaroak fandango, arin arin eta aurreskuaren lehen urratsak ikasteko izango dira.

Ikastaroa emango den eguna ostirala izango da, arratsaldez. Otsailaren erdialdean hasi eta maiatzera arte luzatuko da. Izena emateko Harritartera jo besterik ez da egin behar, otsailak 15a bitartean. Kuota oraindik zehaztu gabe dago. Izena eman eta jende kopurua ezagututakoan erabakiko dira taldek nola osatu eta hauen ordutegiak zeintzuk izango diren. Animatu eta hasi euskal dantza ikasten Gure Txerurekin, gero festetan besteei begira ez egoteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos