Ezkurtxerri hirugarren Donostiako Santo Tomas Txistorra Lehiaketan

Patxi eta Agurtzane. /  AMAXKAR
Patxi eta Agurtzane. / AMAXKAR

GETARIA.

Euskal Herriko XXII. Txistorra Lehiaketa egin zen Santo Tomas egunean Donostiako ferian Gipuzkoa plazako karpan. Bertan getariar ordezkaritza izan genuen eta emaitza ona lortu ere, Ezkurtxerri txistorrak hirugarren tokian amaitu bai zuen. 200 euro eta garaikur berria ekoizle hauentzat, ez da lehena, lehen ere Donostian lortua zuten bigarren saria eta baita lehenengoa Zarautzen. Agurtzane Subijana izan zen lehiaketan eta oso pozik daude emaitza honekin. Lanean aurrera egiteko animoak ematen dizkiete, ondo ari direla jakin da.

Aurtengo irabazlea Zegamako Oiarbide Harakinak izan da eta bigarren eskualdeko Txarri-Txiki aiar ekoizlea izan da. Parte hartu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izaten da txistor ekoizle/egile izatea eta hartarako zergalizentzia izatea Euskal Herriko edozein lurraldetakoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos