'Euskaraz Gazte' lehiaketako lanak ostegunerako, hilak 16, entregatu behar dira

DV ORIO.

Udalak urtero antolatzen duen 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketako lanak aurkezteko epea datorren ostegunean, azaroak 16an amaituko da. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrak har dezake parte. 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean. Ondorioz, lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.

Bestalde, lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta. Lanen luzera librea izango da eta epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.

Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia). Sariak izango dira; atal bakoitzeko sariak ondorengoak izango dira: 1.saria 300 euro; 2. saria : 200 euro eta 3. saria: 150 euro. Bi accessit ere banatuko dira, bakoitza 100 eurotakoa.

Fotos

Vídeos