Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Euskararen Ginkana. Orion egindako aurkezpenean parte hartu zuen taldea. AMAXKAR
Euskararen Ginkana martxan da

Euskararen Ginkana martxan da

DBHko 3 eta 4. mailako ikasleentzako (15-16 urteko gazteentzako) lehiaketa, euskaraz eta euskararekin dibertitzekoUrola Kostako gazteei zuzendua dago eta izena eman daiteke dagoeneko

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Sábado, 7 de octubre 2017, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskararen Ginkana hainbat erakunderen artean antolatutako ekimena da (Kutxa Ekogunea, Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaiako udaletako Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartea eta Euskaltzaleen Topagunea) helburu argi bat duena, 15-16 urteko gazteak euskararekin eta euskaraz dibertitzea.

Gure bailaran gazteek eskolan euskaraz ikasten dute eta euskarari buruzko gaiak ere lantzen dituzte. Baina, eskola, eskola da. Horrexegatik, euskarari buruz gogoeta eginarazi nahi zaie, baina lehian, jolasean.

Bost herrietako gazteak jarri nahi dira harremanetan, lehia sanoan, hain naturala zaien hizkuntzari buruz gogoeta egin dezaten, hizkun-tzen ekologiaren ikuspegitik.

Euskararen Ginkana

Kutxa Ekoguneak 2011n antolatu zuen lehenengoz Euskal Herriko euskararen ginkana, euskaraz eta euskararekin jolas egiteko ekimena. Aurten, ginkana gure bailarara ekarri nahi izan da eta Urola Kostako Euskararen Ginkanaren 1. edizioa antolatu da.

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da beraz. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek. Urola Kostako Euskararen Ginkana 1. edizio honetan mundu mailako begiradatik, Urola Kosta eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.

Jokoa

Ginkana taldeka jokatuko da (4ko taldeak). Denera lau proba egin beharko dira on-line (astean bat) eta puntu gehien lortzen duten lau taldeek finala jokatuko dute Zarautzen, aurrez aurre, abenduaren 2an.

Finala izango da Zarauzko Gaztelekuan, 17:00etan. Sariak interesgarriak, talde finalistetako kide bakoitzak 50 euroko erosketa bonoa eskuratuko du, bailarako establezimenduetan erabiltzeko. Talde irabazleko kide bakoitzak, berriz, 100 euroko erosketa bono bana. Finalaren ondoren festa egingo da, bailarako gaztelekuetako gazteentzat (DJa, musika, askaria...).

Parte-hartzaileak izena on-line eman behar dute. Ondoko webgunean daude argibideak, oinarriak, izena emateko esteka eta gainerako xehetasun guztiak www.euskararenginkana.eus/eu/ginkanak/urola-kostako-euskararen-ginkana-1-edizioa/gi-36/ txokoan aurkituko dituzte interesatuak.

Lau laguneko taldeak osatzeko edo argibideak jasotzeko Getaria, Aia, Orio, Zarautz edo Zumaiako gaztelekuetara jo daiteke dagoeneko zeren izena emateko epea aste honetan zabaldu da eta irekita egongo da urriaren 19a bitartean.

Aurkezpenean egon ziren batetik, Itsaso Olaizola Kutxa Ekoguneko ordezkaria eta bestetik, bailarako udaletako ordezkariak eta teknikariak (Jose Angel Zaldua Orioko alkatea, Nika Lertxundi Getariako alkatea, Ixidor Larrañaga Zarauzko zinegotzia, Igor Iturain Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria, gazteria teknikariak, gaztelekuetako hezitzaileak eta euskara teknikariak) eta Orion egin zenez aurkezpena bertako gazteak ingurukoei gonbitea luzatuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios