Euskara batzordearen zorionak Zaragueta eskolari

DV ORIO.

Orioko Udaleko Euskara batzordeak, zorionak ematen dizkio Zaragueta eskolari euskararen alde egin duen bideagatik. «1977/78 ikasturtean abiatu zen D eredua Zaragueta eskolan eta aurten, beraz, 40 urte bete dira euskarazko lehenbiziko klase haiek hasi zirenetik. Geroztik, bide oparoa egin du Zaraguetak euskarazko lerroak bultzatzen eta urte asko dira klase guzti-guztiak euskaraz ematen direla Orioko eskola publikoan. Franco hil berritan, eskola publikoko guraso eta irakasle askok ikusi zuten premia irakaskuntza publikoan ere euskara normaltasunez sartzeko, eta buru-belarri jarri ziren horretara. Orion ere guraso eta irakasle euskaltzale haien eraginari sor zaio, batez ere, eskolan D eredua sartzea. Hasiera ez zen erraza izan eta bidean traba ugari topatu zituzten; baina etsi gabe jarraitu zuten aurrera eta, pausoz pauso, gaur egungo eskola euskalduna eraiki zuten».

Udaleko Euskara batzordeak eskerrak eman nahi dizkie «euskararen aldeko txingurri-lana urtez urte egin duten guraso eta irakasleei eta gaur egungo eskola-komunitatea osatzen dutenei».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos