Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu bihar goizean Herrio natur taldeak

Herritarrak sentsibilizatzea da helburua. /  ETXEBERRIA
Herritarrak sentsibilizatzea da helburua. / ETXEBERRIA

Herriko plazan, 11:00etatik 14:00etara

DV ORIO.

Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu bihar, igandea, Herriko Plazan. Goizeko 11:00etan jarriko dute mahaia eta bertan izango dira 14:00ak arte. Ekimen honen bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu, bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantzia nabarmenduz. Helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean. Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko dituzte: lizarra, gaztaina, artea, haritza, gorostia, astigarra...

Fotos

Vídeos