Euskal Herriko Unesco Sareak 2030 agenda eta Gihak aurkeztuko ditu

K.ARRIZABALAGA ZESTOA.

Euskal Herriko Unesco Sarea (EHUS), Unesco rekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da: Eskola Elkartuen sarea (Red PEA), Liburutegiak, Unesco Katedrak, Unesco zentru eta klubak, Biosferako erreserbak, Geoparkeak, Sormenerako hirien sarea eta Munduko Ondare diren tokiak.

EHUS osatzen duten erakundeen asmoa Unesco rekin eta euskal gizartearekin erlazionatutako elkargune izatea da. Beraien ekintzak eta programak Unesco-ren bost eremuetan kokatzen dira: hezkuntza, natur eta giza zien-tziak, kultura eta informazio eta komunikazioa. Era berean, 2030 agendarekin eta GIH-ekin duten konpromisoa hilaren 6an Zestoako Bainuetxean erakustea nahi dute. Aipatutako ekitaldian Garapen Iraunkorrerako Helburuak aurkeztuko dira eta EHUSeko kideen proiektu, programa eta ekintzen aurkezpen publikoa ere egingo da bertan, erakunde hauetan Helburu hauek nola garatzen diren agertuz.

Jardunaldiaren antolaketak Ekain Fundazioaren, Zestoako Bainuetxearen eta Zestoako Udalaren laguntza izango du.

Fotos

Vídeos