Euskadiko sega txapelketarako kanporaketa

Hamar segalarik hartuko dute parte igandeko kanporaketan.

DV AIA.

Datorren igandean, Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa jokatuko da Aiako Andatza auzoko zelaian, hamar segalarik hartuko dutelarik parte, bi multzotan banatuta. Lehen multzoko parte hartzaileek 11:30ean hasiko dira lanean, eta bigarren multzokoek 12:30ean. Lehen multzoan, Julen Gabirondo, Jon Kanflanka, Iñigo Mercader, Jon Otegi eta Jesus Mari Ormaetxea arituko dira, eta bigarrenean, Jokin Etxeberria, Suharri Irazustabarrena, Mikel Berekoetxea, Iban Pardo eta Eneko Bilbao izango dira lehiatuko direnak.

Fotos

Vídeos