Euri-urak eta ur zikinak bereizteko lanak egiten ari dira herriko zenbait tokitan

Aste honetan bertan Itxas Etxearen aurrean lanean.

DV ORIO.

Gipuzkoako Uren Partzuergoa eta Orioko Udala ur zikinen saretik euri urak bereizteko lanak egiten ari dira herriko zenbait tokitan.Momentu honetan Itsas Etxearen aurrealdean ari dira lanean, eta gero Ibaiondo pasealekuan (N-634 azpiko zubiaren ondoan) eta Kale Nagusia eta Eusko Gudari kalea juntatzen diren tokian jardungo dira.

Lan horiek 15.697 euroko aurrekontua dute (BEZik gabe) eta %55 Gipuzkoako Uren Partzuergoak eta %45 Orioko Udalak ordainduko ditu.

Ur zikinen eskumena Gipuzkoako Uren Partzuergoarena da, Udalarekin sinatuta daukan Ziklo Integraleko Hitzarmenaren bidez. Euri-uren sarearena, berriz, udalaren eskumena da.

Lan horien bitartez, Udalak gutxitu egin nahi du Zarautzera ponpatzen den eta gero araztu behar den euri-uren bolumena. Horrela, herriko ur-sarea eraginkorragoa izango da eta.

Fotos

Vídeos