Euria protagonista Samiel jaien amaieran

Aitor Mendiluze bertsolaria oholtza gainean kantari. /  DV
Aitor Mendiluze bertsolaria oholtza gainean kantari. / DV

Jurgi eta Izarorentzat izan zen Aizarnazabalgo trikitilari gazteen V. trikiti txapelketa

DV AIZARNAZABAL.

Udako eguraldiarekin eman bagenien hasiera aurtengo Samielei, amaiera oso bestelakoa izan da eta ekitaldi batzuk bertan behera edo leku aldaketa jasan behar izan zuten azken bi egunetako euriarengatik. Musika, dantza, bertsolariak, dastaketa eta gastronomia, puzgarriak, pilota, herri kirolak, artzain txakur lehiaketa, trikitixa lehiaketa, bolo jokuak, karta jokuak...hainbat ekitaldi izan ditugu... baina amaitu dira.

Bestalde, Jurgi Ituarte eta Izaro Oleaga aizarnazabaldar bikotearentzat izan zen Samiel jaien barruan ospaturiko Aizarnazabalgo trikitilari gazteen V. trikiti txapelketa, txapela, oroigarria eta 200 euro lortu zituztelarik; bigarren sailkatu ziren Azkoiti-Azpeitiko Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi.

Gainera, Aimar Irigoien errezildarrak lan bikaina egin zuen 125kiloko zilindro, eta kuadroarekin, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin eta beste guztien gaineko nagusitasuna aise erakutsi zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos