Esperantzak KAE-1 denboraldiko asteburu onena izan du Pedreñan

Bikain Pedreñan. Hirugarren bi egunetan eginda, mutilek eta bereziki Gorka Etxeberriak pozik egoteko arrazoiak dituzte orain.
Bikain Pedreñan. Hirugarren bi egunetan eginda, mutilek eta bereziki Gorka Etxeberriak pozik egoteko arrazoiak dituzte orain. / AMAXKAR

Bi estropadetan hirugarren amaitzea lortu du eta postu berbera lortu Año Jubilar Lebaniego banderan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Behar zuten getariarrak honelako emaitza bat aurrera begira baikor eta gogotsu jartzen hasteko. Denboraldi hasieran aldaketa ugari izan ditu ontziak eta emai-tzak asko aldatzen joan dira estropada batetik bestera.

Asteburu honetan estropada bikoitza lehiatzen zen Pedreñan, larunbat eta igandean. Gainera Año Jubilar Lebaniego bandera jokoan jartzen zen bi egunetako emaitzak batuta. Oso ondo ekin zioten lehen egunean Gorka Etxeberriaren mutilak estropadari.

Bigarren txandan atera ziren eta hasieratik burua hartu zuten Esperantzako mutilak. Lan erditan diferentziak nabarmenak ziren eta etxeko traineruak bakarrik jarrai-tzen zion getariarren ontziari baino sei segundoko aldearekin. Hamar segundora zabaltzea lortzen zuten helmugan eta azken txandaren zain geratzen ziren. Donostiarrak eta Santurtzik bakarrik hobetu zuten getariarren denbora eta honenbestez hirugarren amaitzen.

Igandeko bigarren jardunaldian txanda nagusian ateratzeko aukera zuten eta Santurtzirekin borroka polita mantendu zuten lau luzeetan baina azkenean bizkaitarrak aurretik sartuko ziren. Donostiarra nagusitu zen eta Lekittarra berriro atzetik utzi zuten gure mutilak. Año Jubilar Lebaniego banderaren sailkapena egiteko bi egunetako denborak batu zituzten eta hor ere getariarrak hirugarren amaitu zuten.

Emaitza honekin astean zehar entrenatzeko gogoa piztu eta datorren igandeko Lekeitioko estropadara borrokatzera joango dira. Egun bakarreko saioa da eta sailkapen orokorrean aurrera egiteko aukera berria. Une honetan seigarren dira Deustutik bi puntutara.

Fotos

Vídeos