Esperantza zazpigarren Orioko Bixigu Egunean

Oria ibaian. Esperantzak bere txandan nagusitzea lortu zuen. Azkenean 7. amaitu zuten
Oria ibaian. Esperantzak bere txandan nagusitzea lortu zuen. Azkenean 7. amaitu zuten / AMAXKAR

Lehen txandako onenak izan ziren baina errekako baldintzak ez zieten gehiegi lagundu

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

KAE-1 Ligako zazpigarren jardunaldia larunbatean Orion ospatu zen. Banakako erlojupekoan lehiatu zen estropada eta bi txandetan banatuta. Sailkapenaren arabera getariarrak lehenengoan azken tokian atera ziren beste ontzien atzetik eta hauen denborak ezagutuz une oro. Lan ona egin zuten Gorka Etxeberriaren mutilak eta lehenengo ziabogatik denbora onenak egiten hasi ziren. Lana aurrera zihoan bezala, Esperantzako mutilak diferentziak handitzen joan ziren eta helmugan onenak izan ziren 20:23,12ko denborarekin, atzetik geratu zen Portugaleteri zazpi segundoko aldea atera ondoren.

Baina oraindik txanda nagusia ateratzeko zegoen eta Oria ibaiaren baldintzak onera egingo zutelakoan zeuden adituak. Horrela izan zen eta bigarren erlojupekoan ateratako sei traineruak getariarren lana hobetzea lortuko zuten. Hirugarren ziabogan diferentziak Lekittarra eta Deusturekiko oso txikiak ziren (2 eta 3 segundo) baina azken luzean tartea zabaltzea lortu zuten bizkaitarrak eta Getaria sailkapenean zazpigarren tokian utzi zuten. Ander Etxegoien itzuli zen patroi lanetara eta lan oso txukuna egin zuen getariarrak. Orain Pedreñako asteburua prestatu beharko dute. Bi egunetan Kantabriako uretan arituko dira eta sailkapeneko zazpigarren postua hobetzea dute helburu.

Fotos

Vídeos