Esperantza seigarren sailkatu da Zumaiako erlojupekoan

Denak bat. Patroiaren aginduak betetzen. / AZPEITIA

KAE-1 Ligako laugarren estropada Urolako uretan lehiatu zuten igande eguerdian

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Jardunaldiak aurrera doaz eta Getariako Arraun Elkarteak eta jarraitzaileak ezagutu dute dagoeneko aurtengo denboraldian zein izango den Esperantzaren tokia. Bigarren txandan kokatua dago dagoeneko eta hor lehiatu beharko dute gorka Etxeberriaren mutilak ahalik eta postu hoberena lortzeko.

Joan den Igandean, Urola ibaian ospatu zen KAE-1 Ligako 4. jardunaldia. Eremu berezia izaten da Zumaiako estropadakoa eta lana ondo egin behar da emaitza egokia lor-tzeko. Banakako erlojupekoa izaten da eta erreferentzian ez dira zuzenekoak, baina estropadan zehar denak jakiten dute besteek egindako lana nondik norakoa izan den.

Bi txandetan banatua zegoen estropada. Sailkapeneko azken seiak lehendabizi eta getariarrak txandako azken ontzia izango ziren irteten. Pedreñarekin izan zuten hasieratik borroka polita. Segundo gutxiren artean baten edo bestearen aldeko denborak amaiera interesgarria zetorrela iragartzen zuen eta zorionez, getariarrak ondo amaitu zuten estropada eta txandako denborarik onena egin zuten helmugan.

Gero etorriko ziren bigarren txandako sei traineruak eta ikusi behar hauetariko bati aurrea hartzea lor-tzen zioten. Lehen ziabogan denborak antzekoak izan arren, bigarrenean ikusten zen txanda honetako ontziak aurretik izango zirela eta hirugarrenak aurreikuspen hori baieztatu besterik ez zuen egin, salbuespen bakarrarekin, Lekittarra.

Bizkaitarrak helmugan getariarren denbora hobetzerik ez zuten lortu eta honi esker Esperantza seigarren postuan sailkatu zen, Sailkapen orokorrean zazpigarren tokian jarraitzen du Getariak, aurretik dauden Deustu eta Zarautz ontzietatik zortzi puntura eta atzetik dagoen Pedreñari lau puntuko aldea atera-tzen. Datorren asteburuan berriz jardunaldi bikoitza, larunbatean Donostian (17:00) eta igandean Leraten (Nafarroa, 12:00).

Fotos

Vídeos