Espazio publikoan erabilera pribaturako elementu higikorrak arautzeko ordenantzaren bilera

Bilera. Herritarrek euren ekarpenak egiten diuzte bertan. /  AMAXKAR
Bilera. Herritarrek euren ekarpenak egiten diuzte bertan. / AMAXKAR

Udal ordenantza honen lanketa herritarren partaidetzarekin egiten ari da Udala

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Espazio publikoan erabilera pribaturako elementu higikorrak arautzeko udal ordenantzaren lanketa bere azken txanpan sartuta aurkitzen da. Udalak azpimarratu duenez, «parte-hartzeko prozesua oso emankorra izaten ari dela adierazi nahi dugu. Ekarpen asko egin dira, eta prozesua guztiz amai-tzen denean, hain gai korapilatsuari buruzko ordenantza bat izango du Getariak, herritarren hitza kontuan hartuz egindakoa».

Udalak, mezu honen bidez, «parte-hartzeko prozesuekin eta Getariaren kudeaketan herritarrek izan behar duten protagonismoarekin, Udalak duen konpromisoa berretsi nahi du. Sinesten dugulako egiten dugu», adierazi dute udal ordezkariek.

Bestalde, gogoratu nahi dute «orain arte egin diren ekarpenak publikoak direla, eta edonork kontsulta ditzakeela www.getaria.eus wegunean, aurreko bi bileretako aktak bertan jarrita baitaude».

Hirugarren bilera

Orain arte bi bilera egin dira herritarren partaidetza zabalarekin eta ekarpen askorekin eta orain, «herritarrei dei egiten diegu azaroaren 21ean egingo den hirugarren bileran parte har dezaten. Bilera horretan, ekarpen guztiak aztertu ondoren, egin den ordenantzaren zirriborroa aurkeztuko du Udalak, jendeak ekarpenak egin ahal izan ditzan»

Fotos

Vídeos