Espabilau Eguna ospatuko dute bihar Lasao herrixkan

Espabilau eguna bihar Lasao herrixkan.
/ARRIZABALAGA
Espabilau eguna bihar Lasao herrixkan. / ARRIZABALAGA

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Beste behin, Lasaoko auzotarrek, festa giroan elkartzeko asmoz, Lasaotarren eguna edo 'Espabilau' eguna antolatu dute.

Bihar, larunbata izango da ekitaldiz betetako jai egun hau. Horrela, besteak beste, Lasao herrian dauden lurazpiko tuneletatik bisita, auzotarren arteko herri kirolak, paella lehiaketa, auzotarren arteko bazkaria, haurrentzako jolasak, afaria... izango dira bertan.

10
00. Lasao azpiko pasabidean bisita (katiuskak eta frontala eraman beharko dira).
11
00. Hamaiketakoa eta salda. Ondoren, herri kirolak, auzotarren artean.
13
00. Paella txapelketa.
14
30. Herri bazkaria . Segidan Itzeder eta Lidia trikitilariak.
16
00. Mus txapelketa / mahai jokoak...
18
00. Karlitosen eskutik eliza eta kriptaren bisita gidatua egingo da.
18
00. Haurrentzako jolasak izango dira (Itsulapiko jokoa, abar).
21
00. Afaria.

Ertxiña Musika Eskola

Ertxiña Musika eskolako ikasleak prest daude ikasturte amaierako jaialdia eskaintzako. Ikasturte amaierako ikuskizuna gaur, arratsaldeko 19:00etan, udaletxe azpian izango da.

Antzerkia, Kultur Etxean

Gaur ostirala, gaueko 22:00etan hasita Kultur Etxean, 'Erradikalak gara' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu zestoarrok Portale Kultur Elkarteak eta Txoko Feministak, elkarrekin antolatutako ekimenari esker. Sarrera 3 euro.

Haurrentzako yoga ikastaroa

Bestalde, 6 urtetik gorako haurrentzat yoga ikastaroa antolatu dute Arroabean. Udalak eta Arroabeko eskolak elkarlanean. Hau ekainaren 12 eta 14an izango eta bertan. haurrek, jolasen bidez, arnasa eta kontzentrazioa lortzen ikasiko dute. Yameli Prietok zuzenduko ditu saioak eta eskolako gimnasioan izango dira arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara.

Hilaren 11 baino lehen izena eman beharko da Arroabeko eskolaren atarian dagoen iragarkien taulan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos