Eskubide Sozialen Kartak ekimenak egingo ditu hezkuntzako langileen alde

Elkarretaratzea./  AMAXKAR
Elkarretaratzea. / AMAXKAR

GETARIA.

Hezkuntza langileek egin zuten azken greba egunaren harira Getarian, Getariako Eskubide Sozialen Kartak, kon-tzentrazio bat antolatu zuen. Bertara herriko guraso, haur, norbanako eta irakasleak zeuden deituta eta 30 bat lagun elkartu ziren.

Hilaren 14 eta 15an berriro Hezkuntza Publikoko irakasleak grebara doaz eta Getariako Eskubide Sozialen Kartak, bi egunetarako, 3 ekimen desberdin antolatu ditu. Alde batetik 14an, Porrotx pailazoa eta Uxue Alberdi izango ditugu ikuskizun bat eta 'Nor agintzen' duen liburua azaltzen. Segidan Getariako bi irakaslek beraien bizipenak kontatuko dituzte. Ostegunean, kontzentrazio bat antolatu dute.

Bi egun hauetarako ekimenak «herritar guztiei zabalduta daude. Are gehiago, haur, gazte, heldu, izan irakasle edo ez bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu kalitatezko hezkuntzak gure gizartean eragin zuzena baitu. Gure egiten ditugu, eta halaxe egitera gonbidatzen ditugu getariarrak ere, hezkuntzako langileen aldarrikapenak» adierazi dute Kartakoek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos