Eskubaloi partida ugari izango dira gaur Oirdo kiroldegian

Kiroldegian eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da gaur eta bihar./
Kiroldegian eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da gaur eta bihar.

JOSU ARANBERRI USURBIL.

2017-2018 denboraldia aurrera doa herriko kirol taldeentzat. Hilabete baino gehiago pasa da euren lehiaketak hasi zituztenetik eta asteburu honetan ere partida ugari jokatuko dituzte eskubaloi eta futbol taldeek.

Oiardo kiroldegian agenda betea izango da gaur eta bihar Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeei dagokionean. Gaur goizean hasi eta ilunabarra iritsi bitartean partida ugari ikusteko aukera izango da bertan. Goizean eskolarteko neurkertak jokatuko dira 10:00etan hasita. Alebin neskek jokatuko dute ordu horretan. Ondoren infantil nesken Udarregi B taldeak Saiekoren aurka jokatuko du 11:15ean eta Udarregi A taldeak Bergararen aurka 12:30ean.

Arratsaldean 3 norgehiagoka izango dira Oiardo kiroldegian. Hasteko Euskal Liga jokatzen ari diren kadete eta jubenil nesken taldeek jokatuko dute Zumaiako Pulpo EK-ko taldeen aurka. 15:45ean dute hitzordua kadeteek eta 17:30ean jubenilek. Ondoren, 19:30ean, 1. Nazional mailako senior mutilen txanda izango da. Gasteizko Gure Auzune taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak. 5 jardunaldi jokatu ostean punturik lortu gabe daude 2 taldeak eta usurbildarrek gaurkoan lehen garaipena eskuratzeko aukera aparta izango dute.

Bihar goizean ere eskubaloi partida bat izango da kiroldegian. Infantil mailako mutilen taldeak jokatuko du Saiekoren aurka.

Euskal Ligako kadete eta jubenil mailako taldeek, berriz, etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan. Bihar goizean Urdulizen dute hitzordua. Bertako taldeen aurka jokatuko dute kadeteek 10:00etan eta jubenilek 11:30ean. Gipuzkoako txapelketa jokaten ari den kadete mailako mutilen taldeak ere gaur jokatuko du Arrasaten 13:00etan.

Futbol taldeak

Usurbil Futbol Taldeari dagokionez, gaur goizean 2 partida jokatuko dira Harane futbol zelaian. Goizeko 9:30ean hasita kadete nesken taldeak jokatuko du Zarautz K.E. 'A' taldearen aurka eta ondoren, infantil mailako nesken taldea ikusteko aukera izango da 11:30ean. Hauek Hernani C.D. izango dute aurkaria.

1. kadete mailako mutilen taldeak Donostiako Berio futbol zelaian jokatuko du 13:30ean hasita Antigua Luberri taldearen aurka eta ordu berean, infantil mutilak Donostiako Puio futbol zelaian izango dira, Vasconiaren aurka jokatuko baitute bertan. Azkenik, Ohorezko Jubenil mailako taldeak bihar arratsaldeko 17:00etan jokatuko du Lesakan Beti Gazte taldearen aurka.

Fotos

Vídeos