Eskubaloi eta futbol partidak ikusteko aukera Oiardon eta Haranen

Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeek partida ugari dituzte asteburuan./
Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeek partida ugari dituzte asteburuan.

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Gaur goizean hasi eta ilunabarra iritsi bitartean eskubaloi partida ugari jokatuko dira Oiardo kiroldegian. Eskolarteko neurketak izango dira lehendabizi eta arratsaldean Usurbil Kirol Elkarteko taldeen txanda izango da. Goizeko 9:30ean jokatuko dira lehen neurketak. Alebin neskek jokatuko dute. Ondoren infantil mailako nesken taldeen txanda izango da.

Arratsaldeko jarduerari dagokionez, Euskal Ligako kadete eta jubenil mailako nesken taldeek jokatuko dute Oiardo kiroldegian Ereintzaren aurka. 15:45etan hasiko da kadeteen neurketa eta 17:30ean jubenilena. Azkenik, gaurko eskubaloi partidetan azkena 1. Nazional mailako mutilen taldeak jokatuko duena izango da. Usurbil Kirol Elkarteak Barakaldo izango du aurrez aurre 19:30ean hasita.

Gainontzeko taldeek etxetik kanpoko neurketak izango dituzte. Euskal Ligako kadete eta jubenil mailako mutilen taldeek Basaurin jokatuko dute bihar goizean. Kadeteak 10:00etan eta jubenilak 12:15etan. Azkenik, Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari den kadete mutilen taldeak Bergaran jokatuko du gaur 13:00etan.

Usurbil Futbol Taldeari dagokionez, Harane futbol zelaian ere kartelera zabala iragarrita dago gaurko. 9:30ean alebin mutilen eskolarteko neurketak jokatuko dira. Ondoren infantil mailako nesken neurketa ikusteko aukera izango da 10:30ean. 11.30etan, berriz, infantil mailako mutilen taldeak jokatuko du Haranen.

Arratsalderako partida bakarra iragarrita dago. 1. Erregional mailako taldeak Astigarragako Mundarro taldearen aurka jokatuko du 2. itzuliko lehen neurketa. Gainontzeko taldeei dagokionez, Ohorezko jubenil mailako taldeak Añorgan jokatuko du bertako taldearen aurka gaur 18:30ean eta kadete mutilen taldeak Hernanin du hitzordua gaur 11.00etan.

Fotos

Vídeos