Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Tailerra. Arrraunetxean bildu ziren turismo arloko ordezkariak.
Eskualdeko turismo-eskaintza azaltzeko tailerra burutu da

Eskualdeko turismo-eskaintza azaltzeko tailerra burutu da

DV

ORIO.

Jueves, 22 de marzo 2018, 00:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eskualdearen turismo eskaintza ezagutzera emateko tailerra egin zuten Orioko Arraunetxen orain egun batzuk. Tailerraren helburua eskualdearen turismo eskain-tzaren berri ematea bidaia agentziei eta turismo gidariei izan zen.

2018an hainbat ekimen bideratuko ditu eskualdeko Turismoa Dinamizatzeko Mahaiak, gure eskualdearen turismo eskaintza ezagutzera emateko bidaia agentziei, gidariei eta turismo arloko profesionalei.

Turismo alorreko 23 lagun

Martxoaren 15ekoa izan zen lehen ekimena eta bertan 23 pertsona elkartu ziren: batetik, gure eskualdeko turismoaren arloko enpresak; bestetik, Euskadiko bidaia agentzia eta turismo gidariak; eta, azkenik eskualdeko turismo bulegoetako eta Udal Elkarteko ordezkariak.

Tailerrean bidaia agentziek eta turismo gidariek aukera izan zuten gure eskualdearen turismo eskaintza bertatik bertara ezagutzeko, zerbitzu horiek eskaintzen dituzten enpresen eskutik.

Horrekin batera, gainera, aukera izan zuten Arraunetxeko instalazioak bisitatu eta ezagutzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios