Eskualdeko enpresen gida eguneratuta Interneten

Interneten. Herriko enpresak Udal Elkartearen eskutik informazioa zabaldu dezakete. /  AMAXKAR
Interneten. Herriko enpresak Udal Elkartearen eskutik informazioa zabaldu dezakete. / AMAXKAR

Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresen informazio zehatz eta eguneratuta ordenagailuarekin edo mugikorrarekin erabil daiteke dagoeneko

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak bailarako (Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaia) enpresen gida eguneratua jarri du eskura Interneten, enpresen informazio zehatz eta eguneratuarekin.

Bilatzaile nagusi baten bidez eta hainbat iragazki erabiliz bailarako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen informazioa eskura daiteke, ordenagailuz edo sakelako telefonoaren bidez. Honakoak egin daitezke; enpresa jakin bat (edo batzuk, egiten duzun bilaketaren arabera) mapan kokatu, bere fitxa eta datuak ikusi: telefonoa, posta elektronikoa, webgunea, helbidea, kokapen geoerreferentziatua. Bestalde, zuzenean bere webgunera jo edo telefonoz deitu ahal izango da eta enpresen zerrendak egin eta deskargatu (kalkulu-orrien formatuan)daiteke.

Datuak eguneratu

Mapan agertzen diren enpresa eta establezimenduek aukera dute mapan bertan beren datuak eguneratzeko (testuetan aldaketak, argazki edo irudiren bat gehitu eta abar). Hori egiteko, mapan bertan, bila-tzailearekin enpresa bilatu eta 'Aldaketak proposatu' botoia sakatu behar da. Zuzentzeko edo eguneratzeko proposamena Urola Kostako Udal Elkarteari iritsiko zaio eta, egiaztatu ondoren, argitaratu egingo du.

Tresna hau aukera polita da enpresa bat ezagutzera emateko eta gure bailarako mapan kokatzeko. Harremanetarako datuez gain, enpresak zer egiten eta zer eskaintzen duen adieraz daiteke, irudiz lagunduta.

Horretarako, Udal Elkartearekin jarri behar da harremanetan, oinarrizko datuen fitxa bete eta enpresan mapa kokatzeko. Argibideak jasotzeko edo enpresa bati mapan alta emateko, Urola Kosta Udal Elkartearekin harremanetan,Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak edo deitu 943890808 telefono zenbakira. Posta elektronikoa enpresa@urolakosta.eus.

Euskararen ginkana

Hainbat erakunderen artean antolatutako ekimena da Euskararen Ginkana (Kutxa Ekogunea, Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaiako udaletako Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartea eta Euskaltzaleen Topagunea) helburu argi batekin, 15-16 urteko gazteak euskararekin eta euskaraz dibertitzea. Dagoeneko talde batzuk izena eman dute baina epea bihar idandera arte luzatzea erabaki da. Partehartzaileak izena on-line eman behar dute webgune honetan www.euskararenginkana.eus/eu/ginkanak/urola-kostako-euskararen-ginkana-1-edizioa.

Fotos

Vídeos