Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak gaur banatuko dira

DV ORIO.

Udalak urtero antolatzen du eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketa. Aurtengoa hain zuzen 31. edizioa da, eta sari banaketa ekitaldia gaur arratsaldean egingo da, 19:00etan hasita, udaletxean, udalbatzarraren aretoan. Sari-banaketa larunbat eguerdian egin izan da aurreko urteetan, baina aurten, biharko Danbolinfest jaialdia denez plazan, sariak banatzeko ekitaldia aurreratzea erabaki du Udalak.

Lan sarituen egileei liburu eta oroigarri bana emango dizkie Udalak, aurtengo lanak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera.

Aurtengo liburua

Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua; 100 orrialde inguruko liburu bat da, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.

Saioa Basurkoren marrazkia ikus daiteke aurtengo liburuaren azalean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos