Eskola-umeen literatur lehiaketa martxan da

Bi ikastetxeetako ikasleei zuzentzen da literatur lehiaketa. /
Bi ikastetxeetako ikasleei zuzentzen da literatur lehiaketa.

DV ORIO.

Dagoeneko irekita dago epea eskola-umeen aurtengo literatur lehiaketan lanak aurkezteko. Aurtengoa lehiaketaren 31. edizioa izango da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 23an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak. LH 3tik hasi eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte.

Lehiaketaren oinarriak diotenez, lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira, eta gai aldetik librea. Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean. Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera, baina ez dituzte behartu behar; parte-hartzea boluntarioa da. Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak. Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: batetik ipuina eta bestetik olerkia edo bertsoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos