Eskolarteko Kamel Ziani Krosa jokatuko da San Nikolas egunean

Aurten sortu da Orion haurren atletismo taldea eta dagoeneko hasita dago entrenatzen neska-mutil talde bat. Horrekin batera, taldeak haurren krosa antolatu du San Nikolas jaietan lehenbiziko aldiz: Kamel Ziani krosa.

Lasterketa abenduaren 6an izango da, San Nikolas egunean, eta goizeko hamarretan hasiko da Muntoko pasealekutik abiatuta (futbol zelaiaren parean). Hiru maila izango ditu lasterketak: benjamin, alebin eta infantilak, bai neska eta bai mutilak, bakoitza bere ibilbidearekin: goizeko 10.00tan hasita, benjamin mailako neskak (600 metro); 10.20tan, benjamin mutilak (600 metro); 10:40ean, alebin mailako neskak (1.200 metro); 11:00etan, alebin mailako mutilak (1.200 metro); 11:20ean, infantil mailako neskak (2.000 metro), eta azken lasterketa, 11.40tan hasita, infantil mailako mutilena, baita ere 2.000 metrotako ibilbidearekin. Lasterketan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik. Izena emateko epea zabalik dago, eta dagoeneko 100 lasterkeri inguruk izena emana dute, bai herriko bi ikastetxeetatik eta baita beste hainbat herri eta ikastetxeetatik. Antolatzaileek 150 gaztetxo inguru espero dituzte asteazkenean Orion, eta egia esan, lehen edizioa izateko, ez dago batere gaizki.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos