«Eskerrik asko gabonetako ekitaldietan parte hartu duzuen eragile eta talde guztiei»

Gabonetan. Olentzero eta Mari Domingi, herriko kaleetan./
Gabonetan. Olentzero eta Mari Domingi, herriko kaleetan.

Lourdes Salsamendik, kultura eta turismo zinegotziak, gabonetan lana egin duten eragile guztiak zoriondu nahi izan ditu

DV ORIO.

Lourdes Salsamendi Kultura eta Turismo zinegotziak gabonetan lana egin duten eragile guztiak zoriondu nahi izan ditu. «Aurten ere gabonak gozatzeko aukera izan dugu herriko eragile ezberdinek antolaturiko ekintzekin. Musika eskolak eta Salatxo abesbatzak gabonetako kontzertu ederrarekin berriro erakutsi digute Orion dugun musika maila ona; Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren ikuskizun eder batekin, gabon gau eder bati hasera eman genion Lera taldearen lan onari esker. Beraz, eskerrik asko zuei, eta gure animoak. Beti bezala Udalaren laguntza izango duzue orain arte bezala».

Talai Mendiren agurra

Erregeen kabalgatari esker aurten ere herritarrek erregeak ikusteko aukera izan dute. «Egun honen antolakuntzaren arduradun nagusi orain arte Talai Mendi elkartea izan dugu, lan bikaina egin dutelarik urte guzti hauetan. Eskerrik asko Talai Mendi elkarteari. Hemendik aurrera beste batzuk jarraitu beharko dugu lanean, Udalaren babesarekin. Baina ziur nago lan talde on bat sortzeko gai izango garela, beste askotan ere lortu dugulako oriotarrok bat egitea herriko ohiturak mantentzeko». Kultura Batzordetik, eskerrik asko emanaz eta urte berri on bat denoi desiratuz, amaitzen du bere esker idatzia Lourdes Salsamendik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos