Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Urola Gustagarri ekimenaren arduradunak eta Errezil Sagarraren Azokako antolatzaile eta udal ordezkariak.
Errezil sagarra balorean jartzeko hainbat ekimen antolatu dira

Errezil sagarra balorean jartzeko hainbat ekimen antolatu dira

Herriak Errezil sagarraren inguruan antolatzen duen programazioarekin bat egin du Urola Gustagarrik ere

ELI AIZPURU

ERREZIL.

Sábado, 25 de noviembre 2017, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Errezilen urteak daramatzate Errezil Sagarra, bertako produktua den hau ezagutaraztera eman eta honen inguruan ekimenak antolatze lanetan. Oraingoan ere Errezil Sagarraren Astea antolatu da eta honekin bat egin du Urola Gustagarri ekimenak ere. Liburuxka kaleratu berri dute Urkomek (Urola Erdiko Landa Garapen agentziak), Iraurgi Berritzenek(Urola erdiko Garapen Agentziak), Ibarbik (Errezilgo Errezil Sagarraren elkarteak), Errezilgo Udalak eta Errezilgo Azokak elkarlanean. Urola Gustagarriren edizio berri batean batzen den ekimen honekin «Eskualdeko produkturik garrantzitsuenetariko eta ezagunetarikoa den Errezil sagarra balorean jarri nahi dugu», azaldu dute arduradunek.

Sagar honen inguruan lan egiten duten laugarren urtea da eta helburua «Errezil Sagarra bera eta Errezil sagarraren azoka sustatzea» da. Hau horrela izateko, Errezil sagarrak sukaldean dituen aukera ezberdinak islatu dituzte errezeten liburuxka batean. Errezilgo Borondegi eta Zarauzko Aiala hosteleritza eskola izan dira errezeta hauek prestatzera gonbidatu dituzten jatetxeak. Izan ere, Urola Gustagarriren zeregina eta funtsa «bertakoa balorean jartzea» da aisialdi eta turismorako proposamen zehatzak gauzatuz. «Bertakoaz hitz egiten dugunean, produktuez, ekoizleez, sukaldaritzaz eta sukaldariez, ohiturez eta usadioez ari gara, horiek dira gure eskualdeko produktu turistiko gastronomikoaren osagaiak».

Errezil Sagarraren Astea

Errezil Sagarrarren Astearen baitan, egitarau oparoa antolatu da. Honela, datorren ostegunean, hilaren 30ean, Errezil Sagarraren degustazioa egingo da, bi aditurekin, Borondegi tabernan. Iluntzeko 19:00etan da hitzordua. Abenduaren 3an berriz, Errezil Sagarraren azoka antolatu da. Bertan ekintza ezberdinak burutuko dira: sagardo muztioaren elaborazioa, sagardo eta sagarkien postu ezberdinak, taloak eta gaztaina erreak, sagar dultze lehiaketa herrikoia edota artisauen postu ezberdinak re izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios