Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

'Errezeta artean', bertakoak eta kanpotarrak elkartzeko

Emaus Gizarte Fundazioak eta Lakari kooperatibak antolatutako egitasmoa

K. ARRIZABALAGA

ZESTOA.

Sábado, 11 de noviembre 2017, 01:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Emaus Gizarte Fundazioak eta Lakari kooperatibak 'Errezeta artean' egitasmoa antolatu dute, Urola Kostako hiru herritan gauzatuko dena: Orio, Zarautz eta Zestoan.

Bertan jaiotakoak eta kanpotik herrira etorritakoak elkar ezagu-tzea eta loturak eratzea du helburu ekimen honek, sukaldaritza eta errezetak aitzaki hartuta. Zestoan astelehen honetan eta hurrengoan egongo dira, 18:00etatik 20:00ak arte, Lau Iturri elkartean.

Errezetak partekatzea, elkar ezagutzea eta harreman sareak sor-tzea nahi dute bi saio hauetan. Era berean, eta garatutako prozesu honi jarraipena emanez, errezeta liburu bat argitaratzea aurreikusten dute, saioetan jasotako errezetak bilduko dituena.

Izen-ematea

Parte hartzea doakoa da, baina plaza mugatuak direnez gero, aldez aurretik izen eman behar da: 943 367 534 telefonora deituta edo besarkadak@emaus.com helbide elektronikoan. Ostegun honetan eta hurrengoan, 23an, Orion egingo dituzte saioak eta 14 eta 21 astearteetan, Zarautzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios