Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Bizar Zuri. Udaletxeko atarian eseri eta herritar gaztetxoen gutunak jaso zituen. ARGAZKIAK AMAXKAR
Erregeen postariak, Bizar Zurik, gutunak jaso ditu

Erregeen postariak, Bizar Zurik, gutunak jaso ditu

Gaur lan asko izango dute Erregeek baina Getariara etortzeko tartea bilatuko dute, San Anton menditik jaitsiko dira 18:30ean

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Viernes, 5 de enero 2018, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Egun bereziak bizitzen ari dira herriko gaztetxoak Gabon jaietako azken egun hauetan. Atzo Bizar Zuri Erregeen postaria etorri zen herriko haurren gutunak jasotzera. Mezulari ugariren laguntzarekin lana bizkor eta oso txukun egin zuten eta gainera gozokiak banatzeari ekin zioten.

Dotore etorri zen Bizar Zuri eta beste horrenbeste espero da gaur iluntzerako. Oraingoan Erregeak izango dira 18:30ak aldera San Anton menditik jaitsiko direnak. Zaldi gainean herriko kaleak zeharkatuko dituzte eta ohitura jarraituz Herodesi bisita egin ondoren haur jaio berria agurtzera joango dira. Gauean lan asko izango dute Erregeek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios