Erregeen karteroa goizetik eta erregeak arratsaldez, Talai Mendi elkartearen agurrean

Karteroa goizean eta arratsaldean erregeak, gaur Orion. / ETXEBERRIA
Karteroa goizean eta arratsaldean erregeak, gaur Orion. / ETXEBERRIA

Kabalgata 18:00etan hasiko da geltokitik eta herrian bira egin ondoren, Karela kiroldegian amaituko du

DV ORIO.

Egun handia gaurkoa, batez ere etxeko txikienentzat. Erregeak iritsiko dira Oriora. Arratsalde partean egingo dute sarrera herrian, tren estazio ingurutik. Meltxor, Gaspar eta Baltasar, bakoitza bere zaldian iritsiko dira, beraien laguntzaile guztiekin batera, panderojoleak, danbor eta barrika hotsak ez direlarik faltako. Antolakuntza lanetan, Talai-Mendiko bolondresak eta beraiek adierazten digutenez, 18:00etan abiatuko da kabalgata, ondoren herrian barrena ibiliko direlarik, kiroldegian amaitzeko.

Ondorengo ibilbidea egingo du Erregeen kabalgatak: tren geltokitik abiatu eta zubia pasa ondoren, Aritzaga-Herriko Plaza-Ibai Ondo-Antxiola-Nagusia-Iturbide-Pelotari-Eusko Gudari-Abeslari-Arrantzale-Balea eta kiroldegira. Kabalgata bukatu bitartean kale horietan kontu handiz ibiltzea eskatzen die Udalak auto gidariei.

Ahaztu gabe, goizean zehar erregeen karteroa, Bizar-Zuri, ibiliko dela gutunak jasotzen; 11:00etan abiatuko da Bikamiotatik, eta geldialdiak eginaz, eguerdi parterako herriko plazara iritsiko da. Beraz, prestatu gutunak eta eraman gaur goizean zehar karteroari.

Talai Mendi elkarteak antolatu du Erregeen kabalgata aspaldiko urteetan (30 urtetik gora), eta aurten jakinarazi du aurtengoa izango dela antolatzen duen azkena, antolaketaz arduratu izan den taldeak uzteko asmoa agertu du-eta. Hau da gaurko albistea, azkenengo urtez antolatzen duela kabalgata Talai Mendik. Hemendik aurrera Udalaren esku geratzen da honen ardura.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos