Errege kabalgatan erregaluak jasotzeko izen emate epea zabalik dago

DV AIZARNAZABAL.

Kabalgata taldea osatzen duten Udal, Guraso Elkarte eta bolondresak jakinarazi nahi dute Errege kabalgatan umeek erregaluak jaso nahi izanez gero, izen emate epea zabalik dagoela datorren azaroaren 23a arte.

«Epez kanpo, ez»

Izen ematea liburutegian edo Guraso Elkarteko kideren bati eman behar zaio, umearen izen abizenak eta adina adieraziz.

Guraso aizarnazabaldarrak izanik eta umeak kanpoan bizi direlarik ere, erregaluak jasotzeko aukera izango dute, horretarako izen ematea egin behar dutelarik.

«Epez kanpo ez da salbuespenik egingo», ohartarazten dute ekimenaren antolatzaileek, hau da, Kabalgata taldea osatzen dutenek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos