Erredurak nola saihestu ikasteko ekimena antolatu da gaur eguerdirako

K.A. ZESTOA.

Pasa zen ostegunean Minbiziaren Aurkako Elkartekoen bisita izan zuten Aizarna, Iraeta eta Arroabeako udaleku irekietan. Hiru herri hauetan azaleko minbiziaren prebentziorako dinamika ezberdinak egin zituzten haurrekin, hondartzan gerta ohi zaizkien erredurak nola saihestu eta azala nola zaindu erakusteko.

Gaur, osteguna, Zestoako herriguneko haurrek gai bera landuko dute. Horretaz gain, 12:00etatik 13:30era bitartean, herritarrentzako informazio-puntua jarriko dute plazan Minbiziaren Aurkako Elkartekoek.

Bertan, gerturatzen direnei azaleko melanina maila neurtuko zaie eta eguzkiaren erredurak saihesteko gomendioak eman.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos