Erleen bizitza ezagutzen Guraso Elkartearen eskutik

Didaktikoa. Irteera honek ikasteko gai asko ditu eta amaitzeko argizariarekin kandelak egiten ere ikasi zuten getariar gazteak. /  AMAXKAR
Didaktikoa. Irteera honek ikasteko gai asko ditu eta amaitzeko argizariarekin kandelak egiten ere ikasi zuten getariar gazteak. / AMAXKAR

45 lagun bildu ziren igandean Iturrarango parketxean erleen bizitza ezagutzeko asmoarekin

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariak Guraso Elkarteak irteera polita prestatu zuen igande honetarako Aiako Iturraran parketxera. Goiz buelta honetan 45 lagun elkartu ziren eta Pagoeta Parke Naturalaren barne dagoen erlategia ezagutu zuten.

Euskal Herriko erle beltza da bertan daukatena. Bertako erlea da, ekoizpen erregular bat ziurtatzen du, zainketa minimoa behar du eta ekosistema mantentzeko beharrezkoa da.

Gure ekosistemen polinizatzaile nagusienetakoa da, horregatik da hain garrantzitsua bere kontserbazio eta zabalkuntza. Bide horri jarraituz Guraso Elkarteak irteera didaktikoa eta aberasgarria antolatu zuen eta bereziki gaztetxoenak primeran igaro zuten goiza. Erleak ezagutu eta duten garrantzia ikastez gain, beraiek egindako argizariarekin kandelak egiteko aukera ere izan zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos