Eneko Labaka, slalom txapelketako irabazle

Parte-hartzaile bat bere ibilbidea egiten.
/ETXEBERRIA
Parte-hartzaile bat bere ibilbidea egiten. / ETXEBERRIA

Ubegun Industrialdean ospatu zen txapelketan hogeita bi autok hartu zuten parte

DV AIA.

Eneko Labaka albizturtarra nagusitu zen joan den igandean Ubegun industrialdean ospatu zen Aiako III. Slalom txapelketan. Guztira 22 parte-hartzaile izan ziren lehian eta jendetza txapelketa ikusten, eta hori San Silvestre lasterketarekin batera zela, ordu berean. Baina, argi dago, rally zaletasun handia dagoela inguru honetan, nahiz Goierri edo Azpeiti aldeko eta beste hainbat lekutako jendea ere etorri ikusle modura. Eneko Labakak, pilotan ere ondo moldatzen den gazteak, irabazi zuen 52:73ko markarekin. Bigarren, Asier Tejado sailkatu zen, 53:79ko denborarekin, eta hirugarren Gorka Olaizola, 54:26rekin.

Lehiaketa hasi aurretik, zirkuitua ezagutzeko, entrenamendu moduko bi txanda egin zituzten, eta, jarraian, lehiako beste bi txanda izan ziren. Gipuzkoako Txapelketarako proba puntuagarria izan zen Aian ospaturikoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos