I. Emakumeen Elkano Sariaren final erdia gaur

Emakumezkoak. Partida ederrak eskaintzen ari dira.
Emakumezkoak. Partida ederrak eskaintzen ari dira. / AMAXKAR

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Azken asteetan igande arratsaldetan ospatzen ari den I. Emakumezko Pilota Elkano Sariak gaur jarriko du jokoan final erdi bat. Bertan arituko dira lehian Goidi eta Sagarna alde batetik eta bestetik Aramendi eta Unanuek osatzen duten bikotea. Partida arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Bigarren final erdia bihar ospatuko da eta bertan aurrez aurre izango dira Maite eta Olatz Ruiz de Larramendi bikotea eta Badiola eta Arrietak osatutakoa (18:15ean hasita).

Bestalde, XX. Salbatore Txapelketa ere final erdietan sartuko da bihar. Nesken partida amaitzean kadete mailako bi final erdiak jokatuko dira, Aristegi/Ballarena eta De la Bella/Gamboa lehendabizi eta jarraian Etxaniz/Garmendia eta Oskoz/Cuarain. Bukatzeko, 22 urte azpiko beste partida bat jokatuko da.

Fotos

Vídeos