'Elkarrekin-Together' dokumentalaren proiekzioa bihar arratsaldean kultur etxean

AEBen ekialdeko kostako uharte batean, Maine estatuan hain zuzen ere ibili ziren euskal-baleazaleak. Grabaketak bertan egin ziren./
AEBen ekialdeko kostako uharte batean, Maine estatuan hain zuzen ere ibili ziren euskal-baleazaleak. Grabaketak bertan egin ziren.

Dokumental honek XVI. mendeko baleazale euskaldunen arrastoen berri ematen du: nondik nora ibili ziren edo zer topatu zuten

DV ORIO.

Bihar, osteguna, hilak 11, 'Elkarrekin-Together' dokumentala proiektatuko du Udalak kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita, doako sarrerarekin.

Albaola Itsas Faktoriako presidente Xabier Agotek AEBen ekialdeko kostako uharte baten berri jaso zuen liburu baten bidez: Maine estatuan dago uharte hori eta euskal izena du: 'Plazentzia'. Dokumentu zaharren arabera euskal balea-arrantzaleak han ibili ziren 16. mendean, elkarlanean inguruko biztanle indigenekin. Handik urte batzuetara Xabier Agotek hara joatea erabaki zuen, euskaldunek utzitako arrastoen bila. 'Elkarrekin-Together' dokumentalak espedizio horren berri ematen digu: nondik nora ibili ziren, zer topatu zuten...

Xabier Agote ez zen bakarrik abiatu espedizioan; arkeologo talde bat eraman zuen berarekin eta, horrez gain, dokumentala osatzeko kameralaria eta soinu teknikaria. Migeltxo Molina izan zen kameralaria eta berak zuzendu du dokumentala, Itziar Garcia ekoizle-zuzendariarekin batera. Miguel Garcia izan da soinu-teknikaria. Xabier Alberdi historialari zarauztarrak ere parte hartu du proiektuan.

'Elkarrekin-Together' 2017ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta harrera ona izan zuen kritikaren aldetik. Biharkoan, doan eskainiko da kultur etxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos