Elkanoren Nao Victoria itsasontzia Pasaiako Albaolaren hurrengo erronka

Aurkezpena. Getariako bi ordezkari egon ziren Donostian, Floren Iribar eta Nika Lertxundi. / GFA
Aurkezpena. Getariako bi ordezkari egon ziren Donostian, Floren Iribar eta Nika Lertxundi. / GFA

Aldundiak eta Pasaiako eta Getariako udalek ontziaren erreplika egitea erabaki dute

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Ostiralean Donostiako Untzi Museoan Albaola Itsas Kultur Faktoriak 2018. urterako dituen erronka nagusiak aurkeztu zituen. Untzi Museoak eta Albaolak Victoria ontziaren historiaren eta eraikuntzaren ezaugarrien dokumentaziorako ikerketak hasi dituzte, eta udako ikastaroetan aurre ikerketa hauen emai-tzak ematea aurre ikusten dute.

Victoria ontzia gure planetako lehen zirkumnabigazioaren protagonista da eta Faktoriaren hurrengo eraikuntza erronka izango dela jakitera eman zuten. Gipuzkoako Aldundiak eta Pasaiako eta Getariako Udalek Juan Sebastian Elkanok lehenengo zirkumnabigazioa burutzeko erabili zuen ontziaren erreplika bermatzen dute beraz itsas balentriaren 500. urteurrenean.

Albiste honen berri emateko elkartu ziren aurkezpenean Nikanor Lertxundi, Getariko alkatea eta Floren Iribar zinegotzia, Xabier Agote, Albaolako presidentea, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo diputatua, Izaskun Gomez, Pasaiako alkatea, Ion Irurzun, Elkano Mundubira Fundazioko zuzendaria eta Xabier Alberdi, Untzi Museoko Albo-zuzendaria eta Albaolako Ikerkuntza Departamenduko zuzendaria.

Ikerkuntza lanak

Ikerkuntza lanak bi funtsezko alderditan ari dira burutzen nagusiki: Victoria ontziaren euskal jatorria egiaztatzea eta 16. mendeko euskal ontzigintzaren ezagutzan sakontzea. Victoria ontziaren ezaugarriei buruz adostasuna lortzeko helburuz, Albaolako talde zientifikoa XV eta XVI. mendetako euskal ontzietan aditu nagusienak direnekin lankidetzan ari da. Victoria ontziaren eraikuntza planoak osatzea ahalbidetuko duen adostasun akademikora iristeko asmo horrekin, Albaolak eta Untzi Museoak nazioarteko kongresu bat antolatu dute, aurtengo irailean burutuko dena Donostiako EHU-UPVren Udako Ikastaroen baitan.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos