Elkanoren inguruko erakusketa berria Donostiako Untzi Museoan

Vitoria ontzia. Udaletxetik Donostiara eraman dute. /  AMAXKAR
Vitoria ontzia. Udaletxetik Donostiara eraman dute. / AMAXKAR

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Joan den asteartetik aurrera, 'Elkano, IV. Mendeurrenaren legatua' erakusketa ikus daiteke Donostiako Untzi Museoan, urriaren 11tik ikusgai dagoen erakusketa osa-tzera datorrena, Juan Sebastian Elkano nabigatzaile gipuzkoarrari balioa emateko. Bi erakusketak 2018ko otsailaren 18an amaituko dira.

Munduko Lehen Biraren IV. Mendeurrenaren Batzordeak hainbat ekintza sustatu zituen (hitzaldiak, erakusketak, pintura-enkarguak eta antzezpenak), gaur arte iritsi direnak. Hainbat obra zibil esangura-tsu amaitu ziren Getariako hiribilduan: udaletxea handitu zen, arrantzaleen aterpetxea eraiki zen, eta babes-portuaren zabalkuntza gauzatu zen, besteak beste.

Horrekin batera, pixkanaka, hainbat egileren bitartez Elkanoren eta bere balentriaren ikonografia partikular bat eratu zen. Elias Salaverria, Ignacio Zuloaga eta Pablo Uranga bezalako artistek eraikuntza-prozesu horretan parte hartu zuten. Horrela, Getariako Udalaren jabe-tzakoak diren Elias Salaverriaren eta Pablo Urangaren margolan ezagunen zirriborroak erakutsiko dira.

1922an, Elkano eta bere tripula-tzaileen lehorreratzearen lehen an-tzezpena egin zen, Munduari Lehen Biraren IV. mendeurrenagatik. En-tzute handia izan zuen, garai hartako irudi grafikoek adierazten duten moduan. Atal honetan antzinako hainbat argazki erakutsiko dira eta baita 1928ko lehorreratzearen pelikula bat, José Ramón Gracia Murgak grabatutakoa. Gaur egun antzezpena egiten darraite, hurrengoa 2019ko abuztuan egingo delarik.

Munduaren Lehen Biraren ospakizuna ez zen soilik gure lurraldera mugatu, izan ere, Madrilen edo Sevillan, adibidez, nabigatzaile ospetsu honen balentriaren berri eman zuten hainbat ekarpen egin baitzituzten. Adibide gisa, Ricardo Bellver-ek egindako eskultura eta Antiguako Ama Birjinaren ohola Madrilgo hiribilduak eta Sevillako hiriak, hurrenez hurren, Getariari emandakoak, aipa daitezke.

Halaber, erakusketan, Elkanok eta bere gizonek munduari bira amaitu zuteneko Victoria ontziaren aieruzko modeloa, erakutsiko da. Gereka Anaiek 1970eko hamarkadan, egindako modelo hau Getariako Udalaren bildumakoa da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos