Elan Euskadirekin Cabo Verderako laguntza eman ahal izango da

Cabo Verden. Laguntza emango zaion erakudearen txokoa hau da./
Cabo Verden. Laguntza emango zaion erakudearen txokoa hau da.

Gurpildun aulkiak, bastoiak, taka-takak, makuluak eta abar jasoko dituzte bertako erakunde bati laguntza emateko

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Elan Euskadi ONGD-GGKE Getariako erakundeak urte asko daramatza herrialde ezberdinetako elkarte eta proiektuekin elkarlanean ahal duten neurrian hauei euren laguntza guztia emanez, eta oraingoan Cabo Verdeko 'Associação Nôs Jovens Santa Maria' erakundeari luzatu nahi diote eskua. Bertako gazteen bizi baldintzak hobetzeko lanean diharduen erakunde honek zailtasun eta traba handiak gainditu behar izaten ditu euren lana behar bezala bete ahal izateko eta horregatik ezinbesteko- tzat jotzen dute guk ere gure hondar alea ipintzea.

Honetarako, kanpaina berri bat zabaldu dute, non helburua hainbat tresna biltzea izango den: gurpildun aulkiak, bastoiak, taka-takak, makuluak, etab. Horregatik, laguntzeko prest dagoen edonori dei egiten zaie eurekin harremanetan jar daitezen telefono zenbaki hauetara deituz: 688665475 (Iñaki) edo 629801593 (Juan Mari). Aldez aurretik Elan Euskadi erakundeak eskerrak eman nahi dizkie laguntza emango duten herritar guztiei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos