Elan Euskadik agurtu ditu Salbatoreak

Kontzentrazioa. Txosna gunean herritar asko elkartu ziren bezperan izandako erasoak salatzeko.
Kontzentrazioa. Txosna gunean herritar asko elkartu ziren bezperan izandako erasoak salatzeko.

Festen azken egunean herritarrak astelehen gauean izandako eraso sexistak salatu zituzten

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Amaitu dira Salbatore Jaiak 2017 eta bandera jaitsieran gogoratu zuten bezala 2018koak gero eta hurbilago daude. Aurtengo festen azken ekitaldian, bandera jaitsieran, ohikoa den bezala herriko elkarte baten esku utzi zen ohorea eta Elan Euskadiko ordezkariak arduratu ziren honetaz.

Iñaki Aranberrik hartu zuen hi-tza udaletxeko balkoitik Gobernuz Kanpoko Erakunde honen bultza-tzaile nagusia izan zen Ulpiano medikua gogoratzeko. Urteak darama-tzate lanean eta jarraitzeko asmoarekin.

Tamalez Salbatore jaien amaiera heldu aurretik etorri ziren albiste txarrak. Eraso sexistak salatu zituzten astelehen gauean Getarian eta honen aurrean iluntzeko 21:00etan kontzentrazio bat burutu zen txosna gunean. Getariarren erantzuna garbia izan zen, «bart gauean hainbat emakumek jasandako eraso sexistak salatzeko eta biktimei babesa eskaintzeko elkartu gara gaur hemen, Getariako txosna gunean. Getaria eraso sexistarik gabeko herria izatea nahi dugu», aldarrikatu zuten bertaratutakoak.

Festaren alderdi pozgarria berriz, baltsa lasterketak ekarri zuen. Arratsaldeko 17:30ean eman zi-tzaion hasiera dike berrian eta bakoitzak ahal zuen moduan ekin zion txapelketari. Umore ona izan zen protagonista saio osoan eta ikusleak primeran pasa zuten lehiak eskain-tzan zituen egoerekin. Alde batetik baltsak porturaino ekarri behar ziren eta gero hauetako batek Amabirjinan atzeko aldetik igo ondoren aurreko aldetik uretara salto egin behar zuen. Bakoitzak bere estiloa erabili zuen baina denak txalo artean hartu zituzten. Altxerrira heldutakoan sorpresa, partaideek galleta sorta bat jan behar eta batzuk errazago izango zelakoan itsasoko urarekin nahastuta ere jan zituzten.

Noa Elvis & The Wooden Hearts taldeak girotu zuen gaua bandera jaitsiera bitartean, harrera oso onarekin.

Fotos

Vídeos